
Igandean, Itziar Martinez Galdos sopranoa, Per Arne Frantzen pianista eta Marixi Sesma klarinetistak emanaldi aparta eskainiko dute Andra Mari abesbatzak eta Maria Madalena Basilikaren Lagunak Kultur elkarteak elkarlanean antolatutako emanaldian.

Ez da hilabete honetan antolatu duten emanaldi bakarra, hilaren 18an beste kontzertu bat izango da ermitan. Ekintza Xaribari abesbatzak egingo du emanaldia.