
Abesbatza doinuekin girotuko ditu Gabonak Maria Magdalenaren Lagunak Kultur elkarteak. Lehenengo hitzordua, bihar izango da eta Hernaniko Erenotzu auzoko Ozenki abesbatzako kideak izango dira emanaldia eskaintzen.

San Sebastian egunaren harira, Udal Txistulariek urtarrileko kontzertua antolatu dute iganderako, hilak 23, 12:30etik 13:15era Madalenaren Basilikan.