
Eztabaidarako puntuen artean, aurtengo madalenetako txupina piztuko duena izendatzea zegoen. Orandik ere ez da jakin ordea, ez zuten eta aztertu puntu hori, Julen Mendoza alkateak azaldu zuenez, "ez dugulako nahikoa astirik izan lantzeko aurkeztu diren aukera ezberdinak".

Auzo elkarteek egin duten eta egiten duten lana eta bertan parte hartu duten zein egun lanean ari direnen konpromisoa nabarmendu dute alderdiek.