
Joxean Etxeberria, Manuel Intxauspe, Imanol Iparragirre, Xabier Alegria eta Maite Mendiburu mahaiaren bueltan eseri ditu HITZA-k 18/98tik hogei urtera.

18/98 makrosumarioak elkartu zizkien bideak, eta «sufrimendu handia» eragin, baina auziak helburua ez zuela bete diote. Gizartearen inplikazioa areagotzea ezinbesteko jo dute presoen gaian.