
Memoria feministaren murala margotzen ari da mugimendu feminista Zapirain Anaien kalean; egindako lanari aitortza espazio publikoan bilatzen du dinamikak.

Murala margotuko dute larunbat honetan eta hurrengoan Zapirain Anaien kalean eta parte hartzera deitu dituzte herriko emakume guztiak; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arituko dira.

Espazio publikora atera eta azken hamarkadetan egin duen lan eskerga aitortu nahi dio Emakumeen Etxeak mugimendu feministari.