
Ehun urte beteko ditu Gillermo Iguaranek (Pasai Antxo, 1922) datorren asteazkenean. Barrutian jaio eta bertan mendea egingo duen lehen gizona dela uste du, eta 101ak ere bertan konplitu nahi ditu.

Bigarren Mundu Gerra betean Bilbotik Burdeosera zihoala, arrezife batekin talka egin zuen urpeko ontzi britainiar batengandik ihes egin nahirik.