
Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak. Zerbitzuaren lizitaziorako aurrekontua %56 handitu du.

Errenteriako Udalaren apustua "argia" izan dela etorkizuneko zerbitzuaren publifikazioaren bidean nabarmendu du ELA sindikatuak, plantila horren lan baldintzak parekatzeko, eta ahalegina aitortu dio.