
Meipiko festak hilaren 23tik 25era bitartean izango dira. Jai Batzordeak gustu eta publiko guztiak aintzat hartu dituen egitaraua ondu dute festez gozatzeko.

Urteurren hori berotzen hasteko, ekitaldi bat antolatu dute larunbatean Santiago plazan, 12:30ean. Pintxoak dastatu ahal izango dira Pasai Txarangarekin. Ekainaren 5ean, VII. Kultur Jardunaldiak hasiko dituzte.