
Lezoko Udalak eta Oroitzene AEK Euskaltegiak Mintzalagun egitasmoa jarri dute martxan euskaraz aritzeko espazio erosoak bilatzeko. Hilaren 18an aurkeztuko dute dinamika Saldise plazan egingo duten Mintzodromoan.

Bekoerrota kiroldegian jokatuko da Jaixki Areto Futbol Taldeak antolatutako futbito txapelketa. Izen emateak Jaizkibel eta Tiñelu tabernetan egin behar dira, ekainaren 10a baino lehen.