
Bandaren mendeurrena goratzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte Antxon. Lehena hilaren 22an egingo den hitzaldi bat izango da.

Hilaren 19an, Luzuriaga eraikin berriaren lehen aurkezpen publikoa egingo du udalak. Saioa Antxoko San Fermin elizan izango da, 19:30ean.

Inziartek kontzertua eskainiko du San Fermin elizan, 21:00etan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu beharko dira Mimos eta Dani tabernetan, urriaren 3a baino lehen.

Pasaiako Musika Bandak mendea bete du, eta urteurren biribil horri eta bandak osatu duen ibilbideari aitortza egingo diote pasaitarrek datozen egunetan.