
San Tomas eguneko programazioaren barruan, erraldoien eta buruhandien topaketaren lehen ekitaldia egingo da, 12:30etik aurrera.

Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

Larunbatean Antxoko eta San Pedroko San Tomas egunak ospatu ziren. Atzo, Donibanekoa eta Trintxerpekoa. Eguraldia lagun, giro ona nagusitu zen lau barrutietan.

Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Txistorra eta taloak, babarrun jana, kontzertu akustikoa eta elektrotxaranga, larunbateko menua.

Meipiko Jai Batzordeak hilaren 21ean agurtuko du 2025a San Tomas Eguneko ospakizunekin. 12:00etatik aurrera, txistorra pintxoak dastatzeko postu bat jarriko dute plazan.

Alaberga auzoko kideak 12:00etan jarriko dira martxan elkarteko plazan. Musika, taloak, pintxoak eta zozketak jarriko dituzte herritarren eskura.

14:30ean babarrun jana egingo dute Begihaundi eta Antxeta tabernetan. Arratsaldetik aurrera, musika izango da protagonista.