
Lehen urratsak egin ditu OK Oarsoaldeko LGTBI+ Kuirdinadorak. LGTBI+ Mahaia, Mikelaldia eta Kuir Artxibo Bizia dira antolakunde berriaren oinarriak. Lehen erronka: sendo finkatzea.

Ahalduntze ariketa egin behar dute egunero diren moduan kalera ateratzeko, arau zurrunegiak ezartzen dizkien jendarteari erronka jota. Helburu bat eta bakarra: aske bizitzea erabakitzen duten gorputz eta identitatearekin.