
Datu zehatzetara jota, %5 gutxitu da zorra, eta 2018an zehar %10eko aurrezki garbia sortu, hau da, 5.300.000 euro. Halaber, karga fiskal propioa murriztu da %1 zergetan eta %2 tasetan, beti ere udalak emandako datuen arabera.

2018ko kontuen likidazioa egin du Errenteriako Udalak. Emaitza: 4.400.000 euroko soberakina. Horietatik 2.400.000 euro inbertsio berriak egitera bideratuko du orain.