
Flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay taldeak bere lehen diskoa aterako du hilaren17an. Zazpi abestiz osatua, beraien abestiak zein euskal abeslarien bertsioak bildu dituzte.

Flamenkoa eta euskara uztartu ditu Sonakayk. Fusioak eman ditu fruituak, are gehiago Espainiako telebista kate batetik pasatu eta gero. Argi diote: «Flamenkoa euskaraz egitea hautu kontzientea da».

Asteazkenean Espainiako Tele 5 katearen Got Talent saioan parte hartu zuten finalaurrekoan eta hura gaindituta, finalean dira.