
Kalifornian, AEB, jokatu den ISA World Parasurfin Chanpionship txapelketan lehiatu da surflari gaztea.

Ander Goenaga errenteriarra aukeratu du Espainiako Surf Selekzioak ISA World Para Surfing Championship Surf Egokituko Munduko Txapelketan parte hartzeko.

Garun paralisia du Ander Goenaga gazte errenteriarrak. Duela bi urte hasi zen surf egokitua egiten, eta Espainiako Txapelketan bigarren eta Europakoan hirugarren sailkatu berri da.