
Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Talka Sareko ordezkariek Ekonek enpresa bisitatu zuten atzo. Ekonekek produktu likido eta oretsuak hauts edo granulu bihurtzen dituen lehortze enpresa da.

Apirilean jarri zuen abian talka bulegoa udalak, eta orduan hasi zen Talka Sarea ehuntzen.

Herriko ehun sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta babesteko egitasmoen barruan, enpresa eta bere negozio eredua ezagutu zituzten atzo.