
Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

Papineko Gazteriak eta Antxoko Topaguneak egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Txistorra eta taloak, babarrun jana, kontzertu akustikoa eta elektrotxaranga, larunbateko menua.

Alaberga auzoko kideak 12:00etan jarriko dira martxan elkarteko plazan. Musika, taloak, pintxoak eta zozketak jarriko dituzte herritarren eskura.