
Oarsoaldeko lau udalerrietan egingo duten proiektu berriztailearen helburuak argiak dira: kaleko dinamika berreskuratzea, merkataritza guneak biziberritzea, erakusleihoak bisitatzeko tradizioa berreskuratzea, hutsik dauden lokalak ikusgai jartzea, ekintzailetza sustatzea, eta batez ere lokal horiek berriro irekitzea.