
Txikienek hasi dute jaia. 16:30ean abiatu da Batuburrunba Zumarditik eta ordubete beranduago egin du eztanda Mila Koloretako Txupinazoak Koldo Mitxelena plazan.

Haurren Jai Batzordeak mimoz eta maitasunez josi duen Irria Harro! kanta zuzenean abestu, dantzatu eta entzuteko parada izan da.

Madalenetako txupinazo txikirako kanta sortu nahi zutela erabaki zuten Errenteria-Oreretako haurrek aurreko urteetan.