
Greba batzordeak batzar irekia egin zuen atzo arratsean Herriko Plazan eta 50 lagunek egin zuten bat deialdiarekin. Besteak beste, osteguneko greba orokorrerako atondu duten egitarau zabala aurkeztu zuten, baita grebaren nondik norakoak azaldu ere.

Askotariko 18 talde eta eragile dira greba orokorrarekin bat egin dutenak Lezon.

Grebaren arrazoiak azaltzeko eta Antxon egingo diren ekitaldien berri emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian.

Ostegunean, goizean eta arratsaldean mobilizazioak egingo dituzte herrian. Bihar (asteartea), auto karabana egingo dute.