
Iazko denboraldian, 28.148 pertsona sartu ziren Beraunera, eta 57.704 Fanderiako igerilekuetara.

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako igerilekuetako udako denboraldia hilaren 7an bukatuko da, igandearekin.

Hilaren 9tik aurrera—astelehena— neguko ordutegia jarriko dute martxan udal kirol instalazioetan.

Irailaren 11tik 24ra bitartean, Fanderiako instalazioa itxiko dute geldialdi teknikoaren barruan.

Beraungo igerilekua 10:30etik 21:00etara izango da zabalik, Fanderiakoa, 09:00etatik 22:00etara.

Uda gainean da, eta Fanderiako eta Beraungo igerilekuek udako denboraldia hasiko dute astelehenean. Irailaren 11 arte luzatuko da.