
Tarifa bat ordainduta kirol ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietan.

Ate irekiak hilaren 28tik urriaren 1era arte izango dira, Trintxerpeko eta Donibaneko zentroetan. Ikastaroak urriaren 5ean hasiko dira.

Larunbatean, Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna izango da. Horren harira, udal kiroldegiek bat egin nahi izan dute gaitz horren aurka eta aste honetan zehar arrosa koloreko kamisetak saltzen ari dira Galtzaraborda zein Fanderiako eraikinetan.