
Urdiaingo kantaiaren bidez eguraldi ona eta uzta oparoa eskatuko dituzte dantza taldeko kideek kantuz eta dantzaz.

Iraultza Dantza taldeak 1994az geroztik egiten du San Juan bezperan udako solstizioari uzta oparoa eta eguraldi ona eskatzeko.

Txistu doinuak, aurreskua, Urdiaingo kantaia eta soka dantza izango dira bihar Herriko plazan.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da udako solstizioari ongi etorria emateko emanaldia. 22:00etan hasiko da, Herriko plazan.