
Arrasto sakona utzi du atzoko 'San Juan' baleontziaren uretaratzeak. Albaolako faktoria, ordea, ez da geldirik izango.

Bihar 17:00etan uretaratuko du Zamakonak egin duen azken itsasontzia, Pasia Donibanen. Ocean Marlin izena du itsasontziak eta lehengo abuztuaren 21ean uretaratu zuten Ocean Ospray ontziaren berdina da.