
Hamar urteko ontziaren lurreko eraikuntza fasea bukatu dute jada, eta azaroaren 7an uretaratuko dute baleontzia, 17:30ean.

Pasaiako badian urpeko arkeologiari buruzko azterlanak egin dituzte 2021etik. Besteak beste, 4 metroko luzera duen gila bat aurkitu dute, eta hipotesi nagusia da 'Santa Ana' ontziarena izan daitekeela.