
Urria indartsu heldu da Mikelazulo Kultur Elkartera. Hori ikusteko, atondu duten agenda begiratzea baino ez dago: ipuin kontaketa, erakusketa, hitzaldia eta kontzertuekin osatu du egitaraua.

Azkeneko langabezia datuen arabera, urrian Oiartzunen langabeziak %2,96 egin du gora (hamasei pertsonatan). Irailean, 541 langabe zeuden herrian, eta urriaren bukaeran zenbaki hori 557era igo da. Gizon gehiago daude langabezian emakumeak baino, eta lan...

Atzo, urriko ohiko udalbatzarra egin zuten herriko zinegotziek. Beste hainbat gairen artean, Catelsako langileek aurkeztutako mozioa landu zuten. Aho batez onartu zuten Bilduko eta EAJko zinegotziek (Hamaikabateko ordezkaria ez zen udalbatzarrean egon)...





Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”. Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz. Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute. Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira. EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte. Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa [...]


Etzi egingo dute urriko udalbatzarra, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Hainbat Batzorde Informatiboetan aldaketak egiteko proposamena. Oiartzungo Udalaren eta Juan Mari Beltranen ar...