
2013ko abenduaren 31ko bengalagatik teilapea galdu zuten bizilagunek etxean entzun dituzte aurten kanpai-hotsak. Zikloa ixteko omenaldi berezia egin eta esker ona adierazi diete alboan izandakoei.

Aurtengo kanpaikadekin zazpi urte bete dira Trintxerpeko 42 familiaren etxeak errauts bilakatu zituen suziria bota zenetik. Sugarrek kiskali ez zutena, urak ito zuen. Oraindik ez dira etxera itzuli.

