
Arazoari irtenbidea ematea Lezoko Udala eta Errenteriako Udalari dagokiela azaldu du taldeak, "eraikinak Lezon kokatuta egonik ere, ur zikinak saneamenduko sarera bideratzeko Oreretako lurretatik pasa behar baitira".

Pasaiako badiarekiko ondorio larriak dituzten isuriak ohiko bihurtu direla salatu du Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak. "Utzikeria" egotzi diote Pasaiako Udalari eta Aldundiari.

2020ko aurrekontuan eta hurrengoetan Pasai Donibaneko saneamendu-lanak egiteko diru gehiago bideratzea eskatu diote Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiei.

Eguzki Talde Ekologistak ur zikinen aferari heltzeko bilera deitu du ostiralerako, Donibaneko adinekoen egoitzan 18:30ean.