
Herri dira. Berriro erakutsi dute hori errenteriar oreretarrek kuadrillen egunean, sare sendoa eraiki dutela, baita festarako ere. Palestina eta txosnak gogoan izan ditu marea arrosak.

Goiz eta eguerdi lasaia izaten ari da gaurkoa. Xanti eta Maialen eta buruhandien kalejira eta Beti Presten dantzaldia izan dira protagonistak eguerdira arte. Arratsaldean, kuadrillen poteoak nahasiko ditu bazterrak.

«Ilusioz eta arduraz» ekingo dio gaurko 23:00etan Alabergako danborradak bere ohiko ibilbideari. Aurten, gainera, mugarri izan den erabaki bat hartu dute: danborradaren batzordea sortu dute.

Xanti eta Maialen erraldoiak eta konpartsako buruhandiak karta jokoan bildu ditu Xenpelar Kultur Dendako Eneko Arruabarrenak.