
Sarearekin harremanetan jartzeko udalaren 943 449 600 edo 010 telefono zenbakietara deitu beharko dute interesdunek, udala izango baita beharrak jaso eta antolatuko dituena, eta Errenteriako Babes Zibilak banatuko ditu.

Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan. Entzuteko eta babeserako gunea izango dela azaldu du LGTBI+ Mahaiak, "elkar zaintzarako" baina baita ahalduntze kolektiborako sarea eraikitzeko lanabesa ere.

Zaintzen sare komunitarioak oinarrizko beharrekin lagunduko die herritar zaurgarrienei. Telefono deiak egingo dizkie udalak bestalde, 70 urtetik gorako bizilagunei zer moduz dauden galdetu eta beharren bat duten jakiteko. Zaintza kolektibo arduratsua du helburu udalak.