
Erabakigarria da asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailako taldekoentzat. Hori izango da azkena, eta azken aukera ere jaitsiera postuetatik irten eta maila mantentzeko.

Mezuak, bideoak, argazkiak... denak balio du Hibaikako arraunlariak animatzeko eta eskaera hori egin du elkarteak normaltasun berrira egokitutako estropaden agertokian.

Hibaikako zaleek Marea beltza egingo dute igandean emakumeen eskifaia animatzera joateko Donostiara. Zita 08:30ean egin dute Herriko plazan.