Alemaniar bat, zakur eta astoarekin, Oiartzungo plazan
Done Jakue bidea egin ondoren, etxerako bidean, Oiartzun bisitatu du Oliver Schrcurs-ek
Oliver Schurcurs, oiartzuarrekin hizketan, plazan
Atzo goizean, alemaniar batek Oiartzun bisitatu zuen, haren asto eta zakurrarekin. Oiartzuarren jakin-mina piztu zuen bisitariak, itxura aldetik behintzat bitxia izan zelako bisita. Oliver Schrcurs du izena alemaniar horrek, 48 urtekoa da.
Done Jakue bidea eginda, Santiagotik sorterrira bueltan atseden hartu zuen atzo alemaniarrak Done Eztebe plazan. Ez zuen aukerarik galdu oiartzuarrekin hitz egiteko. Esan zuenez, bidaia ordaintzeko, bidean zehar aurkitu dituen lanetan atera du dirua. Horrela egin die aurre gastuei.