2015/2/5

Bihar izango da Inauterietako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Tabernen mozorro lehiaketan parte hartzeko, eskaera egin behar da Kultura azpisailean. Kasu horretan ere, azken eguna bihar izango da ere.

Udala eta Auzokalte, auzokonposta egiteko bi gune berri Oiartzunen

Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da hondakin organikoa kudeatzen lehen elkartea herrian

Intxixuek eta sorginek euren agintea ezarriko dute Oiartzunen, ostiraletik igandera arte

Bihar hasiko dira Ihoteak Oiartzunen. Sorgin eta Azeri Dantza egingo dute, 19:00etan, eta intxixu eta sorginek udaletxea hartuko dute.

Santa Ageda bezperan, urtero legez, koplak izan dira nagusi

Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.

Bizikleten erregistroa martxan da Pasaian

Egitasmoa aurkeztu du udalak, bultzatzaile eta laguntzaile izan dituztenekin

olatz mitxelena

'Euskal Bidea' proposamena azalduko du bihar EH Bilduk

Merkatuzarren jarri dute zita, 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira Hasier Arraiz eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak, proposamena azaltzen.

Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.

oarsoaldea
Gehiago