Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Trapujalerekin helduko da Inauteria datorren ostegunean

Irrien Lagunak taldeak eta Murixka Dantza Taldeak kalejira egingo dute aurten lehen aldiz larunbatgorri eta igandeubelean, hurrenez hurren. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak ostiralhorin egingo dute aurten ere.

oarsoaldea
Lezo
2015/02/05
Trapujaleren etorrera

Trapujaleren etorrera

Trapujalerekin batera iritsiko dira aurten ere Inauteriak Lezora eta sei egunetan hamaika ekitaldi izango dira herritarren gozamenerako. Lezoko eragileekin elkarlanean osatu dutela egitaraua esan du Ainhoa Zabalok gaur goizean  prestatu dituzten ekintzak aurkezteko egin duten agerraldian. Elkarlana oso sstraituta dagoela eta ezinbestekoa da Zabaloren ustez, “Lezo bizi eta dinamikoa nahi badugu”. Ostegunzurian helduko da Inauterien protagonista nagusia, Trapujale Martizkone baserritik abiatuta 19:30ean. Ez da bakarrik jaitsiko Gurutze Santuaren plazara, Alde Zaharreko Joaldunak, musika eskolako musikariak eta Trapujale taldeko laguntzaileak izango ditu ondoan. Hitzordu nagusiaren aurretik, ordea, Lezo Herri Eskolara bisita egingo du 16:00etan Tarpujale Txikik eta bertan, harrera egingo diote ikasleek 16:00etan. Kalejira eta Trapujale festa Ostiralhorirako egun osoko egitaraua antolatu dute.Goiz partean haur eta gazteek girotuko dituzte bazterrak. Goiztiarrenak izango dira Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasle eta irakasleak, 9:30etan hasiko baitute kalejira: Ordubete beranduago berriz, Euskaldunak eta balea emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian.
Lezo Herri Eskolako txikien iazko emanaldia

Lezo Herri Eskolako txikien iazko emanaldia

  Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek bestalde ohiko Trapujale Festa egingo dute Gurutze Santuaren Plazan 11:00etatik aurrera. Euskal Inauteri dantzen emanaldia, hamaiketako eta Trapu jolasak antolatu dituzte. Arratsalde partean Murixka Dantza taldea eta Lezoko Euskal Dantzazaleen txanda izango da. Zirikuen kalejira eta Sorgin dantza egingo dute lehenek eta Nafarroako Inauteriaren dantzak egingo dituzte bigarrenek.   Gazte Asanbladaren gazte ezkontza Euskal presoen aldeko karteladak ere izango du tartea Inauterietako egitarauaren barruan eta Tiñelu elkarteak barrikotea hartuko du. Gazte Asanbladak GaztEzkontza eta familia argazkia antolatu ditu, bestalde. Pasaia-Lezo Lizeoak gazte afaria hartuko du jangelan, eta elektrotxarangaren emanaldiarekin amaituko dira ostiralhoriko ekitaldiak.
Pasaia-Lezo Lizeoan Inauteriak iaz

Pasaia-Lezo Lizeoan Inauteriak iaz

Larunbatgorri eta Igandubelen kalejirak izango dira protagonistak. Irrien Lagunak taldeak larunbatean, eta Murixka Dantza taldeak igandean, kalejirak antolatu dituzte lehen aldiz. Irrien Lagunena irekia da, eta baleazaleak gaia hartuta aspaldiko baleen arrantza dantza koreografiak irudikatuko dituzte. Murixkakoek berriz, Iparraldeko Inauteriak izeneko ikuskizuna egingo dute. Astelehenarrean haurrak izango dira protagonista eta eurei begira haur jolasak eta Desperaux filmaren emanaldia izango dira Gezalan. Asteartebeltzarekin amaituko dira Inauteriak hilaren 17an. Orduan erreko dute Trapujale. Herri Eskolako 3. zikloko ikasleekTrapujalerenepaiketa eta erreketa txikia antzeztuko dituzte 15:15ean Gurutza Santuaren plazan. Txokolate jatea egingo dute ondoren herri eskolan. Trapujaleren epaiketa, herio bidaia eta txerrijana egingo dute 19:00etatik aurrera Inauteriak agurtzeko. Hasi bezain pronto, bukatu dira inauteriak. Irudia Lezokoa da, Trapujaleren epaiketarena. Trapujale oroigarria, Maria Pilar Intxausperentzat Inauteriak hastearekin batera banatzen dute Trapujale oroigarria. Urtero herritar bat hautatzen dute sari hori jasotzeko, eta aurten Maria Pilar Intxauspe izango da Trapujale oroigarria jasoko duena. Intxauspek Trapujaleren abestiaren letra egilea da.   Egitarau osoa hemen: Egitaraua  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.