Bihar izango da Inauterietako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Tabernen mozorro lehiaketan parte hartzeko, eskaera egin behar da Kultura azpisailean. Kasu horretan ere, azken eguna bihar izango da ere.

Aurtengo Inauterietako berritasunetako bat izango da Merkatuzarren egingo den bazkaria (hilaren 14an, 14:00etatik aurrera). Txartelak erosteko azkeneko eguna bihar izango da, eta honako puntu hauetan saltzen dituzte: Reyna taberna, Xera gastroteka, Aralar taberna eta Xenpelar kulturdendan. Helduentzako txartelak hamabost euro balioko du, eta haurrentzako, berriz, hamar. Otsailaren 6an izango da txartelak eskuratzeko azkeneko eguna. Bestalde, tabernen mozorro lehiaketan parte hartzeko, eskaera egin behar da Kultura azpisailean (Niessenen dago, kontserbatorioa dagoen hirugarren solairuan). Bihar izango da eskaera aurkezteko azken eguna. Interesa dutenek 08:00etatik 14:00etara hurbil daitezke bertara. Inauterien egitaraua, estekan sakatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.