'Euskal Bidea' proposamena azalduko du bihar EH Bilduk

Merkatuzarren jarri dute zita, 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira Hasier Arraiz eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak, proposamena azaltzen.

EH Bilduk eta EH Baik Euskal Bidea proposamen politikoa aurkeztu zuten Irungo Ficoban, pasa den urtarrilaren 25ean. Bertan euskal estaturako bidea zehaztu zuten bi koalizioek. Aurkezpen nazionala izan zen hura, baina herriz herri eraman nahi dute proposamena. Horretarako, 100.000 kafe banatuko dituzte herritarren artean. Bihar, kafe hori hartzeko aukera izango dute Errenteria-Oreretan. Merkatuzarren jarri dute zita, 18:00etatik aurrera. Bertan izango dira Hasier Arraiz eta Juanjo Agirrezabala EH Bilduren legebiltzarkideak, proposamena azaltzen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.