Udala eta Auzokalte, auzokonposta egiteko bi gune berri Oiartzunen

Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da hondakin organikoa kudeatzen lehen elkartea herrian

Auzokalte elkartearen atarian, konposta egiteko gunea

Auzokalte elkartearen atarian, konposta egiteko gunea

Auzokonposta egiteko bi gune berri prestatu ditu Oiartzungo Udalak, lehena udaletxean, bigarrena Ergoiengo Auzokalte elkartean. Auzokalteko bazkideak (49 dira orotara) izango dira herriko elkarteen artean auzokonposta egiten lehenak: sortzen dituzten hondakin organikoak han bertan tratatuko dituzte. Udaletxeko gunean, berriz, udalaren eraikinetan sortzen diren hondakin organikoak kudeatuko dituzte hala nola udaletxekoak, Hirigintza Sailekoak edo Atez Atekoaren Bulegoarenak. Ibarburu Enea etxearen atzeko zelai zatian prestu dute, zehazki, gune hori.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.