Santa Ageda bezperan, urtero legez, koplak izan dira nagusi

Ereintzakoak, batetik, eta Lau Haizetara, Xenpelar AEK eta Xenpelar Bertso Eskolakoak, bestetik, ibili ziren santa eskean.

Santa Ageda bezperan, Insausti omentzen

Santa Ageda bezperan, Insausti omentzen

Santa Ageda Eguna da gaur, eta atzo, urteroko tradizioari jarraituz, koplak abestera irten ziren bi taldetxo. Bata, Ereintzak osatzen zuen; bestea, berriz, Xenpelar Bertso Eskola, Xenpelar AEK eta Lau Haizetara-koek. Bakoitzak bere ibilbidea egin bazuen ere, 18:50 inguruan Foru Plazan, Xenpelarri eskainitako eskulturaren aurrean, elkartu ziren Jose Luis Insausti omentzeko. Bukaeran ere bat egin zuten, Hibaikakoak omentzeko. Ereintzakoek Beissier, paper fabrika eta Juneren Hegoak omendu zituzten ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.