Nextor Otaño 'Nexgraff'-ek margotutako grafiti ikusgarriaren aurrean Hamaika Telebistarako saioa grabatu dute.
Oarsoaldea
Berri Txarrak taldekoak Proisako orubean
Berri Txarrak taldeko Galder Izagirre, Gorka Urbizu eta David Gonzalez San Pedron izan dira. Taldeak berak jakinarazi zuenez, Proisako orubean izan zen atzo hirukotea, San Pedron.
Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek margotu du Berri Txarrak-en grafiti ikusgarria Proisako orubean, eta Hamaika Telebistako MusikaZuzeneanTB saioak agertoki hori hautatu du hirukotearekin elkartu eta bihar (osteguna, hilak 31) 21:00etan emango duten programa grabatzeko.
Berri Txarrak-ena, baina, ez da Proisako orubean dagoen grafiti ikusgarri bakarra. San Pedroko Otañotarrenak dira guztiak, aita (Aitor Otaño) eta semearen artean sortutakoak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.