Ez da Donostiako Klasikoa, baina...
Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa Jaizkibeletik pasatu da; etaparen hasieran izateak beste modu batean
Gonzalez, Lastra, Salas eta Ghebreigzabhierrek 130 kilometro egin zituzten ihesean.
Atzo hasi zen Euskal Herriko Itzuliaren 58. ekitaldia, Zarautzen. UCI World Tourreko hemezortzi taldeek zein Continental Pro Mailako txirrindulariek 162,5 kilometroko ibilbideari aurre egin behar izan zioten. Etapa Gipuzkoako errepideetatik pasatu zen, eta Bidasoko zein Oarsoaldeko udalerri guztiak zeharkatu zituen.
Tartean zein Jaizkibel mendate ia ekidinezina. Urtero Donostiako Klasikoan Lezo/Donibane aldetik igotzen dute, baina atzo kontrako noranzkoan gainditu zuten mendatea. Etaparen hasieran izan zen, eta ez zen lehia handirik ikusi. Eguneko sartu ziren ziren lau gizonek —Jonathan Lastra, Ibai Salas eta Aitor Gonzalez euskal herritarrek, eta Amanuel Ghebreigzabhier eritrearrak— jaso zituzten txaloak, eta atzetik etorri zitzaien tropela, trinko.
Zale batzuk bai, gerturatu ziren, baina ez zen abuztuan bezalako jendetzarik bildu… Hori bai, hurbildu zirenek gozatu zuten: txirrindularitza ikusteaz gain, eguraldi ederrarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Ahaztu baino lehen: Zarauzko helmugan Julian Alaphilippe Primoz Roglici nagusitu zitzaion, esprintean. Faborito nagusiei 23 segundo atera zizkieten.