Gerraontzi bat porturatu da Pasaian
Zortzi hilabete epean bigarrena da
Gerraontzia, gaur goizean, porturatzeko unean. Argazkia: Edu Lartzanguren.
Gaur goizean Espainiako Armadaren gerraontzi bat porturatu da Pasaiako portuan. Zortzi hilabeteko epean Pasaian porturatzen den bigarren gerraontzia da.
Iazko ekainaren 29an porturatu zen azkena, Blas de Lezo izeneko fragata.
Orduko hartan egun batzuk eman zituen portuan gerraontziak eta hura bisitatzeko aukera ere eman zuten. Bisitariak bai, baina ahots kritikoak baita ere altxarazi zituen bisita hark.