Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gravette garaiko grabatuak aurkitu dituzte Aitzbitarten

22.000 eta 28.000 urte artean dituzten grabatuak aurkitu dituzte Aitzbitarteko III eta IX kobazuloetan. Zaldiak, bisonteak eta ahuntzak daude irudikatuta grabatu horietan. Aurkikuntza garrantzitsua da, halako arrastorik ez delako aurkitu orain arte Kantaurialdean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2015/11/20
Aitzbitarteko aurkikuntzaren berri emateko agerraldia

Aitzbitarteko aurkikuntzaren berri emateko agerraldia

22.000 eta 28.000 urte artean dituzten grabatuak aurkitu dituzte Aitzbitarteko III eta IX kobazuloetan. Zaldiak, bisonteak eta ahuntzak daude irudikatuta grabatu horietan. Aurkikuntza garrantzitsua da, halako arrastorik ez delako aurkitu orain arte Kantaurialdean, eta Aitzbitarteko grabatu horiek izango lirateke beraz, lehenak. Gipuzkoan aurkitu diren bigarren aztarna zaharrenak dira gainera, Altxerriko kobazuloetan aurkitutakoen atzetik. Hori ez da izan ordea, aurkikuntza bakarra Landarbason kokatuta dauden kobazuloetan, Madaleine Aroko (12.500 eta 14.500 urte artean) grabatuak ere aurkitu dituzte, Aitzbitarte V kobazuloan. Azken horretan lau bisonte aurkitu dituzte, horietako bi, metro ingurukoak. Aurkikuntzarekin beraz, bi garai ezberdinetako arrastoak topatu dituzte Errenteria-Oreretako kobazuluetan. Silexa eta hatzak baliatuta egindako grabatuak Silex mineralarekin egindako instrumentuekin egindakoak dira grabatu horietako batzuk, eta hatzekin besteak, adituek zehaztu dutenez.  Aurkikuntzaren berri emateko agerraldia egin dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko Denis Itxaso Kultura diputatuak, Julen Mendoza Errenteriako alkateak, Felix Ugarte Elkarteko espeleologo Javier Buselok, Bilboko arkeologia Museoko Diego Garate arkeologoak  eta Joseba Rios Burgosko Gizakiaren garapenerako ikerketa zentroko arkeologoak. Aitzbitartekoekin 11 dira Paleolitoko Horma artea duten kobazuloak Gipuzkoan. Mendozak aurkikuntzaren garrantzia nabarmendu du eta horrek udalerria Euskal Herriaren ezagutzaren mapan kokatzen duela esan du Deba eta Zestoarekin batera: “Natura ondare eta ondare arkeologiko eremu garrantzitsua dugu Errenterian”. Udaletik ondare hori ezagutarazi eta babesteko bitartekoak jarriko dituztela gaineratu du. Irailean egindako aurkikuntza Pasa den irailean egin zuten aurkikuntza horma-artean aditu diren Diego Garatek eta Joseba Riosek,  eta Felix Ugarte Elkarteko kide Javier Buselok, Giorgio Studerrek, Sabino Orbegozok eta Imanol Errazkinek. Aitzbitarte V kobazuloan hiru bisonte grabatu aurkitu zituzten orduan. Hilabete berean, aurkikuntza egin zuten Aitzbitarte III (hamabi animalien grabatuak)  eta IX (bisonte bat)  kobazuloetan. Aitzbitarteko kobazuloak euskal arkeologian aitzindari izan direla esan du Garatek, eta aurkikuntza hau hasiera baino ez dela, “dena egiteko dago orain, Landarbason aurkitzeke dagoen aberastasuna dago” Aurkikuntzaren ondoren itxita daude Landarbasoko kobazulo ia guztiak IV eta interes berezia ez duten beste txiki batzuk izan ezik, ondarea babestu ahal izateko. Itxasok, aldundiak azterketa sakonagoa egiteko aukera aztertuko duela esan du: “Aurkikuntza hau izugarria delako eta badirudielako halako gehiago egiteko aukera handiak daudela eremu horretan”. Aurkitutako grabatuen argazkiak hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.