Izurdeak bistaratu dituzte Pasaiako badian
Asteazkenean sartu ziren bokaletik barrena

Bokalearen barrualdera sartu ziren asteazkenean izurdeak
Lehengo asteazkenean izan zen. Izurde talde bat bokaletik barrena sartu zen eta herritar askok izan zuten aukera zetazeoen txiribueltak gertutik ikusteko, herritarren ikusmina piztuz.
Ez da arraroa izurdeak Pasaiako kostaldetik gertu ikustea, bai bai da bitxiagoa bokalearen barrualderaino sartu izana.