Kale-argia, lurrera
Banaketa lanetan ari zen furgoneta bateko gidariak Nafarroa Etorbideko kale-argi bat kolpatu eta bota egin du.
Banaketa lanetan ari zen furgoneta bateko gidariak Nafarroa Etorbideko kale-argi bat kolpatu eta bota egin du. Pisu handia dute kale-argi horiek, eta ondoan aparkatuta zegoen auto baten gainean erori eta kalte handiak eragin dizkio, udal iturriek jakinarazi dutenez.
Une honetan espaloian da eroritako kale-argia, berriz ere zutik jartzeko zain.
