Nork esan zuen geomorfologia aspergarria zela?
Guraso batek geomorfologia eskolak eman dizkie LH 6. mailako ikasleei
Ez ohiko moduan jaso zituzten eskolak.
Egunerokotik ihes egiteko formulak bilatzearen erronka zerbait humanoa da. Pertsonek ez ezik, lantoki edo ikastetxeetan ere izaten da errutinari sendabidea jarri nahi diotenak.
Hala egin zuten, pasa den astean, Elizalde Herri Eskolan. Ikasle baten guraso bat irakasle lanetan aritu zen; geomorfologia eskolak jaso zituzten Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek.
Elizalde Herri Eskolako zuzendaritzak jakinarazi duenez, azalpen onak eman zituen astebetez irakasle lanetan aritu denak. Horrez gain, ikasgeletan giro ona egon zela ziurtatu dute. Argazkietan ikus daitekeenez, ez ohiko formatuan eman zituzten eskolak. Ziur pasa den asteko esperientzia berriz ere errepikatuko dutela. Nork esan zuen geomofologia aspergarria zela?