Atzo, osteguna, hasi zen
Atlantikaldia kultur topaketa eta musika jaialdia, bosgarrenez herrian. Jende, adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatu dituzte, ia 100 lau egunetarako. Hona hemen gaurko egitaraua:
-17:00. Herrixkan, zirku tailerra.
-17:00. Herrixkan, Ixiltasunaren oihartzuna olerki errezitaldia Angel Marco eta Iñake Irastorzarekin, Alberto Mendigutxiak aurkeztua.
-17:00. Kalekaian, grafiti tailerra.
-17:00. Herriko Plazatik, Gune Historikoan zehar bisita gidatua, gazteleraz.
-18:00. Kalekaian, DJ Tailerra.
-18:00. Herrixkan, henna tailerra.
-18:00. Gastrogunean, Lourdes Odriozola historialaren hitzaldia sagardoaren eta itsasoaren arteko harremanaz.
-19:00. Gastrogunean, sagardo dastaketa.
-20:00. Maria Madalenaren basilikan, Errenteriako abesbatzen saioa Urak dakarrena izenburupean, euskal kantuekin.
-17:30. Herriko Plazan, Bi Zaldi hirukotearen kontzertua.
-18:15. Herrixkan, Duo BAVI brasildarren musika saioa.
-19:00. Herriko Plazan, kontzertua: Pablo Novoa eta Keu Agirretxea.
-21:30. Herriko Plazan, Aiace brasildar abeslariaren saioa.
-20:00. Itsasargi Nagusian, 47Soul eta La Basu kontzertuan.
-22:30. Itsasargi Nagusian, Esne Beltza+familiaren kontzertua.
-00:00. Herrixkan, DZ DJ eta DJ Gatxet.