Ikus-entzunezkoak (Lezo): 'La voz dormida'
Etxetxok frankismoaren esklaboak Lezora ekarri zituzteneko 80. urteurreneko ekitaldiak egiten ari da aurten. Hala, ostegun honetan (hilaren 14an) La voz dormida filma emango dute Gezala Auditoriumean, 19:00etan hasita. Sartzea doan da. Etxetxok jakinarazi du, urteurren horren testuinguruan jarduera gehiago antolatzen ari dela urria bitartean. Horietako bat, gaiaren gaineko dokumentala.
