Astrologia, zeruan eta lurrean gertatzen denaren arteko paralelismoa aztertzen duen lengoaia sinbolikoa da. Goian den bezala behean delako eta alderantziz. Azterketa hau burutzeko Karta Natala du tresna Astrologiak: gutako bakoitza jaio ginen momentuko denbora-espazio koordenatuen mapa.
Mapa honek norberaren konfigurazio psikologikoaren berri ematen du, autoezagutzarako tresna ezin hobea bilakatuz, kontzientziaren zabaltzearen bidez.
Astrologiaren oinarrizko kontzeptuak modu erraz eta ulergarri batean azalduko dituzte hitzaldi honetan baita Karta Natala ulertzeko irizpideak eman ere. Hitzaldia Izaro Susperregi Olaizolak emango du. Gaztelaniaz.
