Aisia (Oiartzun): Orientazio proba
GOT eta BROS klubek antolatuta, Gipuzkoako IX. Orientazio Liga herrikoiko laugarren proba Oiartzunen izango da ekainaren 7an –larunbata–.
Lehiaketa Zentroa eta irteera Oiartzungo Udaletxearen aurrean izango dira; debekatuta egongo da proba baino lehen 17:00etatik 19:30era lehiaketa gunean ibiltzea. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dute kiroldegiko dutxak erabilgarri egongo direla 17:00-20:30 artean.
Informazio gehiago, hemen.
