Aisia (Oiartzun): 'Sai arreak amildegiaren ertzean'
Hegazti sarraskijale horien bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera emango du irteerak, eta horretarako, hezitzaileek emango duten hitzaldi bat emango dute lehenbizi eta bisita gidatua egingo dute jarraian. Bisitan teleskopioak erabiliko dituzte, eta, hortaz, antolatzaileek bertaratu nahi dutenei dei egin diete norberak berea eraman dezan.
Euskarazko hitzordua goizeko hamarretan izango da, eta ibilaldia ordubete geroago hasiko da. Jarduera herritar guztiei zuzendutakoa da, eta haurrek 4 euro eta hamabi urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Bisitako plazak mugatuak direnez, erreserba egin behar da mezu bat idatzita edota 943 49 42 48 zein 688 89 50 68 zenbakietara deituta.
